Baskoniako partida solidarioak harrera bikaina izan du

ASASAM_Juntos-Sumamos_partido_solidario

Pertsona ugarik Saki Baskoniak UCAM Murciaren aurka jokatutako partida solidarioarekin bat egin zuten, iragan maiatzaren 3an Buesa Arenan.

Lortutako diruaren ehuneko ehuna, Araban diharduten irabazi asmorik gabeko 43 elkarteren artean banatuko dute, ASASAM kasu. 

Zaleen partaidetzari esker, 25.000€ bildu dituzte partidako sarreren salmentarekin, zero lerroko ekarpenekin eta Saski Baskoniako kamiseta grisen erreplikaren salmentarekin.

Gainera, maiatzaren 17ra arte, ekarpena handitze aldera, Saski Baskoniako jokalariek partiduan bertan erabili zuten ekipamendua enkantean jarri dute, eBay-en salgai.

Jasotako dirua buruko zein gorputzeko gaixotasun eta desgaitasunak dituzten pertsonen alde lan egiten duten erakundeei laguntzeko da.

Informazio gehiago:

http://www.tiendabknda.com/eu/hasiera/158-3-camiseta-juego-gris-1415.html