Asasam-eko erabiltzaileen batzordea

Batzorde hau 2015eko otsailean eratu zen, ASASAMeko erabiltzaileen iritziak eta kezkak ezagutzeko eta jasotzeko beharrak bultzatuta.
Batzordeko kideok gaixotasun mentala duten erakundeko pertsonen izenean lan egiten dugu.

Aldizka biltzen gara, informazioa partekatzeko eta alderatzeko, bai eta gure proposamenak dagokien organoetara helarazteko (erakundeko Zuzendaritza-batzordea, FEDEAFESeko Batzordea Lehenengo Pertsonan-era, Osasun Mentalaren Aldeko Batzordea Lehenengo Pertsonan-era, oro har biztanleriarengana…).

Egun, taldea osatzen dugu gaixotasun mentala duten bost lagunek eta erreferente batek, baina nahi duenak har dezake parte.
Gure bileretan, osasun mentalaren arloko ASASAMeko profesional bat izaten da gurekin, laguntzeko eta, behar dugunean, aholku emateko.

Xedeak

  • Gaixotasun mentala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta gure beharrak zein interesak aldarrikatzea.
  • Gainerako erabiltzaileei Batzordean jorratzen diren edukien eta hartzen diren erabakien berri ematea.
  • Kolektiboko gainerako lagunen beharrak, kezkak eta proposamenak antzematea eta jasotzea.
  • Erabiltzaileen parte-hartze aktiboa sustatzea erakundeko erabakitze-organoetan.

Egindako ekintzak

  • ASASAMeko gainerako erabiltzaileen proposamenak, kexak eta kezkak kudeatu.
  • Erakundera iritsi berriei lagundu, hasierako uneetan, elkartean errazago integra daitezen.
  • Aiarako Kuadrillan eta inguruan ostatu-baliabideen aldeko sinadura-bilketarako Kanpaina bat sustatu eta garatu.