"Aurrera egiteko adorea ematen dit Asasamek”

Loli Romero
24/05/2014

Bere bikotetik banandu ostean jo zuen Asasamera Loli Romerok, eta oso harrera ona izan zuela oroitzen du, "bertako profesionalak oso hurbilak baitira". Buru gaixotasunaren errekuperazio prozesua hastearekin batera, garbiketa industrialeko eta etxez etxeko laguntzako ikasketak burutu zituen. Prestakuntza horri esker, Asasameko zentro psikosoziala garbitzen lan egiten du, bertan erabiltzaile gisa parte hartzeaz gain.

 

Lana eguneko zentroan gauzatzen dituen jarduerekin uztartzen du, eta egun bakarrik bizi da gizarte-laguntzako etxebizitza batean. Asasameko beste bi erabiltzailerekin batera bizitzen egon zen zenbait urtez, elkarteko tutoretzapeko etxe batean, baina duela zazpi urte independizatzeko aukera izan zuen.

 

Ia egunero joaten da elkarteko ekintzetan parte hartzera eta horrek "gauza gehiago egiteko" motibazioa ematen dio; eta bere burua maitatzen eta hobetzen laguntzen dio. "Asasamek aurrera egiteko adorea ematen dit, denboran trabatuta ez geratzeko".