“Lehendabiziko aldiz nire bizitzan, benetako lagunak ditut”

Araceli San José
27/05/2014

"Asasam nire bigarren etxea da, primeran pasatzen dut bertan", dio Araceli San Josék, bere monitore eta lagunekin oso pozik baitago. Zoriontsu sentitzen da, lehendabiziko aldiz bere bizitzan "benetako lagunak" dituelako. Buru nahasmendua, hein batean, drogen eraginez sortu zitzaiola aipatzen du, eta garai haietan "mundu irreal" batean bizi zela, "lagunik gabe, ezer gabe".

 

Hainbeste maite dituen lagun horiekin ekintza ugari egiten ditu egunero: eskulanak, gimnasia, sukaldaritza... Goizero-goizero egunkaria irakurtzen dute elkarrekin, gaurkotasun gaiak aztertu eta, bide batez, euren bizipen pertsonalak partekatzeko. Elkartearekin egiten dituen irteeretan oso ondo pasatzen du, eta hunkitu egiten da Amaia Monterok Arriagan eskaini zuen kontzertua gogora ekartzerakoan. Asasameko kideekin izan zen han eta oso esperientzia berezia izan zen beretzat. 

 

Egun duen ilusio handiena "flamenkoa dantzatzen eta patinatzen" ikastea da. Horrez gain, bete mutil lagunarekin zoriontsu dago oso: "Mutil ikaragarria da; bere ondoan asko hazi nahiz eta neure buruarekiko estimua ere hobetu egin dut".