Gizarteratzea eta laneratzea

Lan egiteak bizitza normalizatua eramaten laguntzen du. Buru gaixotasuna duten pertsonen kasuan, jarrera soziala garatzeko aukera ematen die eta gizarteko parte izaten eta erabilgarri sentitzen laguntzen die. Hori dela eta, 2001ean zentro okupazionala jarri genuen martxan.

 

Zer bilatzen dugu?

Buru gaixotasuna duten pertsonei gizarte eta lan munduan barneratzeko eta garatzeko erremintak ematea.

Zertarako?

  • Gizarte eta lan mundurako ohiturak, gaitasunak eta ezagutzak lantzeko.
  • Norberaren independentzia eta autonomia indartzeko.
  • Autoestimua garatzeko.
  • Gizarte harremanak hobetzeko.
  • Krisialdia eragiten dituzten faktoreak gutxiagotzeko.

Norentzat?

Bertan parte har dezakete buru gaixotasuna duten, lan egiteko adina duten eta lan-ohitura aldetik gabeziak dituzten pertsonek. Gizarteratzeko eta laneratzeko motibazioa izan dezaten ere eskatzen diegu.

 

ZENTRO OKUPAZIONALARI BURUZKO TRIPTIKOA