Asasam elkarteko bi erabiltzailek Argia Fundazioko VI. Jardunaldian parte hartuko dute hizlari gisa

Hurrengo urriaren 23an, Argia Fundazioak antolatutako IV. Sentsibilizazio eta Elkartruke Jardunaldia egingo da, eta bertan Asasam elkarteko bi erabiltzailek hartuko dute parte hizlari gisa. Aurten, ekimena ‘Babes juridikoaren mugak eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak’ gaiaren inguruan izango da, eta Bizkaiko medikuen elkargoan burutuko da, Bilbon, 9.00etatik 15.00etara.  
 
María Isabel García eta Patxi Blanco erabiltzaileek eskainiko duten ‘Sumando fuerzas’ izenburudun hitzaldiaz gain, beste hainbat solasaldi ere izango dira: besteak beste, 'Ciudadanía activa: Experiencias de voluntariado comunitario', Bizitegiko Iñaki Gómezek eskainia; 'Acompañando a parejas: Queremos vivir juntos', Argiako Micaela Sanz eta Itziar Arrieta hizlariekin; 'Ciudadanía activa nuestra voz', Avifeseko Gonzalo Sánchez eta Estibaliz Adradosekin; edo Zubietxek eskainiko duen 'Derechos bajo techo: Un abordaje desde la exclusión social'.  
 
Profesionala ez denak izena emateko 10 euro ordaindu beharko ditu, baina Asasameko erabiltzaile eta senideek 5 eurotan izango dute sarrera. Izen emateko epea urriaren 17an bukatuko da.