ASASAMEK ARABAKO FORU ALDUNDIAREN PREBENFAMILIA PROGRAMAN PARTE HARTU DU

Arabako Foru Aldundiko GOFUk sustatuta, Prebenfamilia programaren  xedea da adingabeak hezteko orduan familia erdigunean jartzea, bai eta familia-sare bat osatzea ere, lurralde osoan heda dadin eta prebentzioaren arloan eskualdeko gizarte-, kultura- eta kirol-erakundeekin batera jardun dezan.

Hauek izan ziren topaketaren helburu nagusiak: parte-hartzaileek aisialdiaren paper babesle eta hezitzailearen gainean hausnartzea; familiak Prebentziorako Agente Komunitario gisa duen rola aztertzea; Aiaraldeko aisialdi prebentibo eta osasungarriaren eskaintza ezagutzera ematea; familien zein beren seme-alaben eta arlo honetan lanean ari diren gizarte-kolektiboen arteko zuzeneko harremana ahalbidetzea; eta ingurune ludikoan familien arteko harremana bultzatzea.

Jardunaldiari hasiera emateko, “Familia eta aisialdi prebentiboa” mahai teknikoa egin zen. Ondoren, gurasoentzako eta adingabeentzako jarduerak eskaini ziren, baita familia osoak elkarrekin egitekoak ere, topaketan parte hartu zuten gizarte-, kultura- eta kirol-erakundeen eskutik. Era berean, IGE-en eta Elkarte parte-hartzaileen hainbat informazio-gune ezarri ziren.

Jardunaldiaren bitartez, Prebenfamiliaren ideiak sustatu ziren, zeinak bideratuta dauden familiak ahalduntzera eta haien lana sustatzeko esparru bat ezartzera, beste elkarte eta erakunde batzuekin batera prebentziorako sare komunitarioaren ardatza izan daitezen. Egun, Prebenfamilia Arabak nabarmendu nahi du aisialdia balioak eta azturak garatzeko tresna dela, etorkizuneko arazoak (mendekotasunak, osasun mentalari dagozkion arazoak edo jazarpena, kasu) prebenitzen lagunduko duten balioak eta azturak, hain zuzen.