Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak

'Jar zaitez nire lekuan. Nirekin bat egin' leloarekin ospatuko dugu aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10ean. Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Espainiako konfederazioak hautatutako esloganak buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia sorrarazi nahi du, eta kolektibo honekiko gizarte-babesa sustatu. 

Efemeride hori dela eta, ekintza egitarau zabala antolatu dugu Asasamen. Urrian zehar, hilaren 10eko festa herrikoiaz gain, sentsibilizazio hitzaldiak ere izango ditugu, depresioa, antsietatea edo patologia duala bezalako gaien inguruan.

Ondoren, ekintzen programa aurkezten dizuegu: 

  • Urriak 8, osteguna

19:00   Performance PANPINPANPOX-en eskutik, publiko guztientzat, Laudioko pintxo-potearen zonan.

  • Urriak 10, larunbata – Aldai Plaza, Laudio

11:30-14:00 Buru osasunari buruzko informazio standa.

ASASAMeko erabiltzaileek landutako eskulanen erakusketa eta salmenta standak.

Elkartruke standa (11:30 – 12:30 )

Haurrentzako ekintzak 

Futbito partida. Athletic Clubeko Txato Núñez futbolari ohia izango da arbitroa. 

12:30 Adierazpenaren irakurpena

Ondoren Globoak askatzea

14:30 Bazkaria Laudioko Toki-On jatetxean

17:30   Globoflexia ikuskizuna eta kontakizunak

  • Urriak 14, asteazkena

18:30 Laudioko kultur etxeko Arraño aretoan, “Depresioa eta Antsietatea” hitzaldia. Hizlaria: Jon Keltsa Martínez Sta. Coloma. Psikologo klinikoa.

  • Urriak 20, asteartea

18:30 Laudioko kultur etxeko Arraño aretoan, “Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko aholkuak” hitzaldia. Hizlaria: Alicia García Santos. Parekidetasun arloko aholkularia. 

  • Urriak 28, asteazkena

18:30 Laudioko kultur etxeko Arraño aretoan, “Patologia duala” hitzaldia. Hizlaria: Francisco Javier Ogando Rodríguez. Psikiatra.