Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeriari buruzko ikerketa aurkeztuko du

  • Data: ekainak 14, asteazkena.
  • Ordua: 11:00etan
  • Lekua: Eusko Jaurlaritzako ekitaldi aretoa. Andia kalea, Donostia.

Azterlan honek buruko gaixotasun larria duten emakumeen errealitatea jartzen du agerian. Izan ere, emakume horiek bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik biolentzia jasateko aukera bikoitza edo laukoitza dute, baita familiartean indarkeria jasateko eta sexu bortizkeria pairatzeko aukera handiagoa ere. Asteazkeneko aurkezpenean, Fedeafesek biolentzia sufritzeko faktore eragileak eta indarkeria saihesteko proposamenak jarriko ditu mahai gainean. 
Ekitaldian parte hartuko dute:
·        Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua.
·        Miren Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.
·        María Ángeles Arbaizagoitia, Fedeafeseko lehendakaria.
·        María José Cano, Fedeafeseko gerentea.
·        Alicia García Santos, ikerlaria eta genero berdintasunean aholkularia.