Laboral Kutxa Baskoniaren partidu solidarioena, UCAM Murtziaren aurka

Arabako berrogei bat elkartek, ASASAM haien artean, elkarren artean banatuko dute aurrez aurrekoan lortutako dirua. Saski Baskoniak zero lerro bat zabalduko du hiritarren ekarpenak jasotzeko.
Liga Endesako 31. jardunaldiari dagokion partida, maiatzaren 3koa, solidarioa izango da. Laboral Kutxa Baskoniak UCAM Murtziaren aurka jokatuko du, 18.00etan, Buesa Arenan, buruko zein gorputzeko gaixotasun eta desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko. Zehazki, kolektibo horiekin lan egiten duten Arabako berrogei bat elkarteren proiektu ugari finantzatzeko erabiliko dute aurrez aurrekoan bildutako dirua. Jasotako ekarpenen zati bat ASASAMentzat izango da, hain zuzen.
 
Partidako sarreren salmentarekin lortutako diruaren ehuneko ehuna 43 elkarteren artean banatuko dute. Gainera, zero lerro bat zabalduko dute, nahi duten guztiek ekarpena egiteko aukera izan dezaten. Partidurako sarrerak merke salduko dituzte, 5 eta 10 euro bitartean, ahalik eta herritar gehien biltzeko festa solidarioaren alde. 
 
Elkarrekin gehiago gara. Zure kausa, gure errespontsabilitatea” lelopean, Saki Baskoniak Arabako elkarte hauen zeregin sozialean parte hartuko du. Ekintza horren bidez, denboraldian zehar arabarrek entitate gorri-urdinaren alde egin dutena eskertu nahi dute. Partida berezia izango da, Laboral Kutxako jokalariek Baskoniako  hirugarren ekipamendua erabiliko baitute, lehen aldiz denboraldia hasi zenetik. Oroitzapenezko kamiseta bat enkantean jarriko dute, eta bildutako diruarekin aipatutako proiektu sozialak finantzatuko dituzte. Gainera, Baskonia-Alavés dendan kamiseta grisa saltzearekin bildutakoa ere banatuko dute.
 
Partidu solidario hori ikusteko sarrerak ohiko bideetatik lor daitezke:
  • Baskonia-Alavés Dendan (Araba Jeneralaren kalea, 1)
  • 90239191
  • www.baskonia.com  web orriaren bidez
  • Buesa Arenako leihatiletan, partiduaren egunean bertan
  • ASASAMeko egoitzan (Hiru Gurutz, 5 behea)

Erakunde bakoitzak biltzen duena proiektu propioak finantzatzeko izango da. 

Hemen duzue Saski Baskoniak partidu solidarioa sustatzeko egin duen bideoa: