Noticias

Beroa Fundazioak buru gaixotasuna duten 200 pertsona babesten ditu, Asafesen eta Asasamen laguntzarekin

Beroa Babes Fundazioa Asafesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak, sortu zuen duela 20 Vitoria-Gasteizen. Fundazioa kideek zuten kezka bati erantzuna emateko jaio zen: Zer egingo du nire senideak edo bikoteak ni ez banago? Horretarako daude talde administratiboa, gizarte-langileak, abokatuak, gizarteratzean lan egiten dutenak eta horren guztiaren buru den Ramón Díaz doktorea. Gaur egun, judizialki ezgaituak dauden 200 pertsonei laguntze diete. Asasam elkarteak fundazio honekin lan egiten du Aiarako bailaran bizi direnei babesa emateko.  

Buruko osasun arazoa duten pertsonei eragiten dien estigmari aurre egiteko, zeharkako esku-hartzea eskatu dio Fedeafesek lehendakariari

Miembros de Fedeafes con el lehendakari Iñigo Urkullu y el consejero Ángel Toña

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioko (Fedeafes) hainbat kide Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarekin elkartu ziren urriaren 7an kolektiboaren gizarteratze eta laneratze beharrak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzako sail guztien arteko elkarlana eskatzeko, estigmari aurre egite aldera.

Asasam elkarteko bi erabiltzailek Argia Fundazioko VI. Jardunaldian parte hartuko dute hizlari gisa

Hurrengo urriaren 23an, Argia Fundazioak antolatutako IV. Sentsibilizazio eta Elkartruke Jardunaldia egingo da, eta bertan Asasam elkarteko bi erabiltzailek hartuko dute parte hizlari gisa. Aurten, ekimena ‘Babes juridikoaren mugak eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak’ gaiaren inguruan izango da, eta Bizkaiko medikuen elkargoan burutuko da, Bilbon, 9.00etatik 15.00etara.  

Zure laguntza behar dugu

Urriaren 10ean ospatzen da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Asasamen hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Ekintza horiek urrian zehar izango dira, eta denetarik izango dugu, festa herrikoak eta hitzaldiak barne. Ekitaldi hauek guztiak antolatzeko dirua behar dugu eta, hortaz, Splitfy izeneko plataforman itsulapiko digitala sortu dugu, lagundu nahi duenak bertan ekarpena egin dezan. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak

'Jar zaitez nire lekuan. Nirekin bat egin' leloarekin ospatuko dugu aurtengo Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaurriaren 10ean. Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Espainiako konfederazioak hautatutako esloganak buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia sorrarazi nahi du, eta kolektibo honekiko gizarte-babesa sustatu. 

Efemeride hori dela eta, ekintza egitarau zabala antolatu dugu Asasamen. Urrian zehar, hilaren 10eko festa herrikoiaz gain, sentsibilizazio hitzaldiak ere izango ditugu, depresioa, antsietatea edo patologia duala bezalako gaien inguruan.

Orriak