Albisteak

Aiaran buru osasun arazoak dituzten pertsonei babesa emateko kanpaina jarri du martxan Asasamek

Asasamen 25. urteurreneko kanpainaren aurkezpena

ASASAMek sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan buru osasun arazoak dituzten pertsonei eta senideei laguntzeko. Elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako kanpainak, “Elkarrekin hobea da bizitza” leloarekin, buru gaixotasunaren inguruko estigmari aurre egin nahi dio, pertsona asko euren arazoa etxean gordetzera bultzatzen baititu. Zentzu horretan, elkarteak buru osasun arazoak dituzten pertsonak motibatu nahi ditu, beharrezko laguntzak bilatu ditzaten.

Kanpaina eta nortasun korporatiboa estreinatu ditugu!

Sentsibilizazio kanpaina berria jarri dugu gaur martxan, Elkarrekin hobea da bizitza izenburupean, gure 25. urteurrena dela eta. Horrela, tabuak hautsi eta gure kolektiboaren ikuspegi normalizatua eskaini nahi dugu, modu horretan buru osasun arazoak dituzten pertsonek laguntza bilatzeko adorea izan dezaten. Gainera, buru gaixotasuna duten pertsonek gizarte babesa behar dutela azpimarratu nahi dugu, euren errekuperaziorako ezinbestekoa baita.

Orriak