ASASAMEKO ERABILTZAILEEN LANEN ERAKUSKETA AMURRION ETA LAUDION

2021-10-27

Elkarteak Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien barruan, azaroan zehar erabiltzaileen obren bi erakusketa egingo dira.

Lehenengo erakusketa 2an hasiko da Amurrioko Casonan azaroaren 7ra arte, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara.

Azaroaren 12tik 19ra erakusketa Laudioko Kultur Etxeko Alday Aretora eramango da arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara.