OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO ANTOLATUTAKO EKITALDIAK

 

 10-10-2022

Urriaren 10ean ospatuko da, mundu mailan, Buru Osasunaren Eguna. Aurten, gaiek pertsona guztion ongizatea eta buru-osasuna izango dute ardatz, mundu mailako lehentasun gisa.

'Emaiozu like buru-osasunari. Ongizatean hazteko eskubideagatik' sloganaren bidez, proposamenak haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan jarri nahi du azpimarra, kolektibo horien buru osasuna kalteberagoa baita eta ahalegin handiagoa eskatzen baitute.

Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren karira, leloaren, identitate bisualaren eta aurten burutuko diren ekintzen helburua lehen haurtzarotik buru osasunaren zaintzan eta babesean interpelatu eta murgilarazi nahi ditugu, ez bakarrik erakundeak eta eragile erabakigarriak, baita gazteak eta nerabeak ere, eta baita haurrak dituzten familiak eta hezkuntza komunitateak ere, buru osasunari arreta eman diezaioten eta pertsonen bizitzan jaiotzetik bertatik duen garrantzia eman diezaioten.

ASASAMek bat egin du kanpaina honekin, gure inguru hurbilean (Arratia-Nerbioi eskualdea) buru osasunaren zaintzak duen garrantzia nabarmentzeko, batez ere, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan. Horregatik, herritarrentzako hainbat jardueratan ari gara lanean.

ASASAMek ekitaldi hauek antolatu ditu, urrirako, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzeko:

URRIAK 7 – OSTIRALA

12:00etan:  Prentsaurrekoa. Laudioko Udalaren Udalbatza Aretoan.

URRIAK 16 – IGANDEA – OSASUN MENTALAREN ALDEKO MARTXA

Martxaren xedea da Nerbioiko Parke Linealaren bidez Amurrio eta Laudio lotzea, Luiaondon, Osasun Mentalaren, bizikidetzaren eta dibertsitatearen alde.

• Irteera-ordua: 10:00 h.

• Abiapuntuak:

 Juan de Urrutia plaza, Amurrion

 Herriko Plaza, Laudion

• Helmuga: 

 Luiaondo (“La pajarera” eremu itxia)

• Izena emateko: 

 Laudio: ASASAMen (Tres Cruces,5 bajo) , Artziniegako liburutegian, Orozkoko udalan eta Amurrioko Kultur Etxean.

• Prezioa: 3,00 €  (hornidura eta oparia barne)

URRIAK 26– AZTEAZKENA – “EMAKUME GAZTEEN SALUD MENTALA” HITZALDIA

17:00etan: Laudioko Kultur Etxean. Arraño aretoan.

Hizlaria: Ianire Estébanez.