hasiera

ASASAMEK "ATEAK ZABALDUZ" TOPAKETAN PARTE HARTU ZUEN URRIAREN 28AN BILBON

2022-11-04
Joan den urriaren 28an, Salud Mental Euskadik futbol txapelketa bat egin zuen Bilbon, kirolaren bidez komunitatean askatasunik ez duten pertsonentzako inklusio eta bizikidetza guneak sortzeko helburuarekin.
Topaketan parte hartu zuten, "ATEAK ZABALDUZ" programako lantaldeaz gain (Arabako Espetxeko presoez osatua), @agifes.elkartea, @avifesbizkaia eta@asasamlaudio.
Txapelketak Txato Nuñez Bilboko Athletic Clubeko jokalari ohiaren laguntza izan zuen.
ASASAMeko talde ordezkariak irabazi zuen partida.