Zer da Osasun Mentala?

Buru gaixotasuna dugun pertsonok, horrela ulertzen dugu buru osasuna:

"Buru osasuna da: kezkatuta eta atsekabetuta ez egotea, pozik eta bizitzeko gogotsu egotea"

“Buru osasuna norberarekin ondo egotea da"

“Oreka eta harmonia dakarren egoera psikiko osasuntsua da. Pertsona osorik sentitzen da, eta gizartearekin bat"

“Buruaren eta gorputzaren ongizatea da buru osasuna"

OMEak horrela ulertzen du buru osasuna:

Ongizate egoera batean dago gizabanakoa: bere gaitasunez kontziente da, bizitzan dakartzan ohiko tentsioei aurre egiteko ahalmena dauka, eraginkortasunez lan egin dezake eta bere komunitateari ekarpena egiteko gai da.