Elkartea

 Nortzuk gara

ASASAM, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea, irabazi asmorik gabeko erakundea da. 1989an jarri zen abian, gaixotasun mentala duten pertsonei, beren senideei eta, oro har, komunitateari arreta integrala eskaintzeko. Goi Nerbioiko eskualdean aritzen da, zeinak ondoko udalerriak barne hartzen dituen: Laudio, Amurrio,Okendo,Aiala,Artziniega,Orozko,Urduña,Arakaldo eta Arrankudiaga.

Elkartearen misioa da modu aktiboan osasun mentala hobetzen laguntzea, bai eta bere normalizazioa eta onarpen soziala lortzea ere. Hori erdieste aldera, norberari egokitutako laguntza eskaintzen die bai gaixotasun mentala duten pertsonei-bizitza osoan-bai beren senideei. Xedea da, batetik, gaixotasun mentala duten pertsonek autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea eskuratzea, eta, bestetik, komunitatean integratu ahal izatea.

2002an, ASASAMek Onura Publikoko izendapena jaso zuen, eta, 2014an, berriz, Interes Sozialekoa; izan ere, aitortu zitzaion EAEko gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duela ekintza sozialaren arloan egiten dituen jardueren bidez.

Egun, 200 bazkidek baino gehiagok osatzen dute, tartean, gaixotasun mentala duten pertsonek, senideek eta laguntzaileek. Halaber, Zuzendaritza Organoa du, bai eta Talde Profesional bat ere.

Asasameko Dokumentuak

Asasamen Estatutuak

Manual para el uso no sexista del lenguaje y las imágenes

ASASAMeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I.Plana

 

Jarduera Memoriak

2018ko Jarduera memoria

2017ko Jarduera memoria

2016ko Jarduera memoria

2015eko Jarduera memoria

 

Memoria ekonomikoak

2018ko memoria ekonomikoa

2017ko Memoria ekonomikoa

2016ko Memoria ekonomikoa

2015eko Memoria ekonomikoa