Esku-hartze soziohezitzaileko programa

Laguntza psikohezitzailea eta psikosoziala eskaintzen diegu bai buru gaixotasuna duten pertsonei eta bai senideei, ohitura, jokabide eta jarrera ezegokiak egokiagoak direnengatik aldatzen laguntzeko. Horrela, bizikidetza onuragarria izan dezaten laguntzen diegu, krisiak ekiditeko eta gizarteratzea bultzatzeko. Hori guztia, gaixotasuna duen pertsonaren eta familiaren eguneroko ingurunean gauzatzen dugu.

Esku-hartze psikohezitzailearen bitartez arazoari aurre egiten laguntzen dugu, eta pertsona bere bizi-proiektua lantzen hasi dadin saiatzen gara.

Buru gaixotasuna duten pertsonaren eta bere senideen sinesmenekin, ezagutzekin eta gaitasunekin lan egiten dugu errekuperazioa, normalizazioa eta integrazioa sustatzeko.

Diputación Foral de ÁlavaGobierno Vasco