Boluntariotza

ASASAMen Boluntariotza Plana 2012ko irailean jarri genuen martxan, buru gaixotasuna duten pertsonen bizitza soziala sustatzeko helburuarekin. Normalizazio sozialerako baliabide, erreminta eta programekin batera, boluntarioen ekintza oso garrantzitsua da pertsonari bere ingurune komunitarioan barneratzen laguntzeko, gizarteratze prozesua osatzen laguntzeko.

Zure denboraren zati bat eskaini nahi baduzu, gurekin kolaboratu dezakezu.

Horrelako personak bilatzen ditugu:

  • 18 urtetik gorako pertsonak.
  • ASASAMeko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak, edo elkartetik kanpo daudenak.
  • Elkartearekin kolaboratzen astean ordu batzuk libre dituztenak.
  • Pertsona konprometituak eta saiatuak.
  • Diskrezioz, malgutasunez, arduraz eta errespetuz dihardutenak.
  • Motibazio, ekimen eta sen ona dutenak.

Eta bereziki, laguntzeko gogotsu dauden pertsonak, arazo sozialekin sentsibilizatuak daudenak eta ikasteko gogoa dutenak.

“Gure ekintzek geure buruaz hitz egiten dute, guk geure ekintzez mintzatzen garen bezain beste”

Boluntario gisa lan egiteko prestakuntza-ikastaroa eskaintzen dugu, gainera.

ZATOZ INFORMATZERA!

Boluntariotza programari buruzko triptikoa