Noticias
ASASAM-EK ARTZINIEGAKO HIRISKA ELKARTEAK ANTOLATURIKO AZOKAN PARTE HARTUKO DU
27-11-2018
Lehenik eta behin, ASASAMek eskerrak eman nahi dizkie joan den azaroaren 22an Artziniegan egindako “Zertan lagun diezazuke ASASAMek?” hitzaldira bertaratu ziren guztiei.
Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiogu, era berean, HIRISKA Artziniegako Emakumeen Elkarteari, aurten ASASAM hautatu duelako XVIII. Gabonetako Azokan parte hartzeko, abenduaren 1etik 9ra, Artziniegan.
LAUDIOKO HELDUENTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAN HITZALDIA
08-11-2018
Urriaren 30ean, Laudioko Helduentzako Ikastetxe publikoan adizioen prebentzioaren eta osasun mentalaren inguruko sentsibilizazio-hitzaldi bat eman zen. Hitzaldi hau, ordu eta laurdeneko iraupena izan zuen.
Bertan, 23 ikasle egon ziren, eta gaixotasun mentalak duten ASASAM elkarteko bi pertsona erabiltzaileak ere parte hartu zuten, gaiaren inguruko haien bizipenak kontatuz.
OSASUN MENTALAREN ETA SEXUALITATEAREN GAINEKO JARDUNALDIA URRIAREN 25EAN
18-10-2018
Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin lotuta, ASASAMek osasun mentala eta sexualitatearen gaineko sentsibilizazio jardunaldia antolatu du.
EGUNA: Urriak 25, osteguna.
ORDUA: 10:30 - 13:00 hr.
LEKUA: Laudioko kultur etxeko Arraño gela.
HIZLARIA: Inma Ruiz de Lezana (sexologoa).
GAZTEEN ETA HAURREN BURU OSASUN ARAZOAK ARTATZEKO POLITIKAK ETA BALIABIDEAK ESKATU DITU FEDEAFESEK
15-10-2018
• Helduak garenean jasaten ditugun buru nahasmenduen %75 18 urte bete baino lehen hasten dira, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira Fedeafesek Donostiako Udaletxean burututako ekintza instituzionalean eskaini dituen datuen arabera
• ‘Hezkuntza inklusiboa, buru osasun positiboa’ Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren leloari eutsi dio Fedeafeseko Mª Angeles Arbaizagoitiak hezkuntza sistemaren eta instituzioen inplikazioa eskatzeko gazteriaren buru nahasmenduen prebentzioan, detekzioan eta berehalako arretan
• Fedeafesek buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko estrategia baten beharra nabarmendu du; kolektiboaren estigmaren ezabapena eta gazteen suizidioen prebentzioa bereziki azpimarratuko duena estrategia
Fedeafesek Donostian ospatuko du Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna instituzioen laguntzarekin eta ‘Hezkuntza Inklusiboa, Buru Osasun Positiboa’ lelopean
10-10-2018
Asteazkenean, urriaren 10ean, 11:30ean, ekitaldi instituzionala egingo da Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Buruko osasun arazoa duten pertsona eta senide elkarteen federazioko ordezkariak bertan izango dira Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera. Aurtengo leloak, ‘Hezkuntza Inklusiboa, Buru Osasun Positiboa’, gazteen buru osasuna du ardatz.
POESIA-ERREZITALA, URRIAREN 6AN, OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN
03-10-2018
OHARRA: errezitala urriaren 6an (larunbata) izango da, 17:30etik 20:00etara, Lamuza Parkeko Frontoi Etxean (ez, aurretik esan bezala, El Casino-n). Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, ASASAMek “poesia-errezitala” eskainiko du aurten, Begoña Guerreroren eskutik, non elkarteko hainbat autoreren poemak errezitatuko diren.
ONCE EUSKADIREN SARI SOLIDARIOA JASO DU FEDEAFESEK
25-05-18
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa (Fedeafes) saritu du ONCE Euskadik, maiatzaren 23an Donostian burututako ekitaldian. Buruko osasun arazoa duten emakumeen alde egindako lana aintzat hartu du pertsona itsuen elkarteak, baita kolektibo horren ahalduntzea bultzatzeko ekintzak eta eurek pairatzen duten indarkeria aztertzeko landutako ikerlana ere. Horrez gain, emakume-talde honek sufritzen duen indarkeriari buruzko azterlanak komunikabideetan lortutako oihartzuna ere azpimarratu dute, eta Fedeafesek errealitate hori Euskadin nahiz Espainian ikusarazteko erakutsitako ahalmena zein emakume hauen eskubideak aldarrikatzeko esfortzua ere nabarmendu dute. Buru nahasmendua duten pertsonen eta horien senideen defentsan emandako 30 urteak ere txalotu dituzte.
ASASAMEK ARABAKO FORU ALDUNDIAREN PREBENFAMILIA PROGRAMAN PARTE HARTU DU
15-05-18
Joan den maiatzaren 12an, larunbatean, ASASAM Prebenfamilia Programaren baitako topaketa batean izan zen, proiektu horretan aktiboki parte hartzen duenez gero. Jardunaldia Amurrioko Reforren izan zen, eta eskualdeko IGE-ek eta gizarte-, kultura- eta kirol-erakundeek antolatu zuten elkarrekin, Laudioko, Amurrioko eta Aiarako Udaletako Prebentzio Taldeekin batera.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »