Noticias

Bridgestone enpresak informatika-ekipoak oparitu dizkigu

Bridgestone enpresak Basaurin duen lantegiak dohaintza egin dio Asasam elkarteari: zortzi ordenagailu, eskanerra eta inprimagailua.  

Dohaintza hau Banku Solidario Teknologikoaren harira egin dute. Horren bitartez, irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntza eskaini nahi die Bridgestone enpresak, denbora batez erabili ostean eta oraindik erabat erabilgarri dauden informatika-ekipoak oparituz. Kasu honetan, bi areto egokitu ditugu Asasameko erabiltzaileek aparailu berriak erabili ahal izateko. 

Arlo sozio-sanitariotik buru gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzearen alde agertu da Fedeafes

Fedeafes_presentacion_estudio

FEDEAFESek (Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioa) nahasmendu psikikoa duten pertsonen bizi-kalitateari buruzko bi azterlan aurkeztu ditu gaur, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Ikerketak EDE Fundazioak gauzatu ditu,eta AgifesAsafes eta Asasam elkarteek ere parte hartu dute garapenean. Profesionalen nahiz buru gaixotasuna duten pertsonen ikuspegiak barne hartu dituzte txosten biek.

FEDEAFESek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen

Fedeafes ikerketen aurkezpena Gasteizen

Azaroaren 11n, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak. 

Orriak